Motako irteera bat, 3 ibilaldi aukerak...
Benta Yasola
Irteeran zehar, Oletako mendiak igoko ditugu pixkana bere garaian kontrabandistek hartzen zituzten bidexketan zehar.
Bidezidor hauek Nafarroaraino eramanen gaituzte eta Yasola Bentaraino helduko gara bertoko gastronomiarekin eginiko otordu oparo bat hartzeko ozeanoaren ikuspegi paregabearekin.
Larruni itzulia
Ibilaldi honetan Larrun mendia inguratuko dugu gailurreraino iristeko beharrik gabe.
Larrunerako lehenbiziko maldak igoko ditugu Yasola Bentaraino eta han Nafarroarantz jarraituko dugu.
Xareta eskualdea zeharkatuko dugu, mugaren bi aldeetako herriak elkartzen dituena, Sara barne (Frantziako herri ederrenen artean sailkatua dena).
Xoldokogainarako irteera
Ibilaldi honetan Xoldokogaina tontorra egitera gonbidatzen zaituztegu, Urruña eta Biriatu artean dena, Hego Euskal Herritik kilometro eskasetara.
Egunean zehar goraka egingo duzue ikuspegi miresgarri bat lortzeko Xoldokogaina edo Ibardingo lakua inguratzen duen Mandalako mendilerrora helduz.