ONGI ETORRI !


Larrun mendiaren magalean eta Donibane Lohitzunetik 10 kilometrora kokatua, Larrun Alde zaldi turismo guneak ongi etorria egiten dizue Euskal Herriko erliebeetan gora ibilaldiak eskainiz zaldi edo mando gainean.

IKUSPEGIa :


mandoa


Erreportaia, frantsesez

Zaldi turismo gunean hiru sasoiz aritu ondoren, mando gainean aritzeko ibilbide ezberdinak garatzea erabakia hartu dugu, bidezidor konplikatu hauek eta animali berezi hau ezagutu ditzazuen, aurretik eduki ahalko dituzuen aurreiritzi guztiak baztertzeko asmoz.

 

Euskal Herriko jarduera tradizional eta berezkoaren bultzatzaileak gaituzu.

 

Ziurtatzen dizuegu ez zaretela damutuko !

 


zer da ?

Mandoa behorra eta astoaren arteko gurutzatzetik sorturiko animalia dugu.

 

Alegia, mandoa belarri handidun zaldia dugu.

 

abantaila

Zaldia bezain handia, mandoaren ezaugarriak dira mendian ibiltzeko duen pausu ziurra eta eremu malkartsuetan zama astunak eramateko bere gaitasuna.

historia

Aspaldi kontrabandistek mandoak erabiltzen zituzten mugaren alde batetik bestera salgaiak zeharkatzeko aduanazainek zeharkatu ohi ez zituzten bidexka zailenetatik zehar.


gidaren bideari jarraitu